Berriak
2010(e)ko abenduak 29
SAN BARTOLOMEKO ERAISKETEN LEHEN FASEA AMAITU DA
Amara kaleko 12. zenbakiko etxebizitzen eraikina eraisteko obrak bukatzean, San Bartolomeko hirigintza proiektuaren eraisketen lehen fasea amaituko da.
Azken asteetan, Donostiako Udaleko Gobernu Batzordeak eraikitzeko lizentziak eman ditu; beraz, hemendik aurrera, etorkizunean Nelson Mandela plaza izango denean hondeatzeko makinak eta garabiak izango dira. Auzo berriko lehen etxebizitzak eta garajeak eraikitzen ari dira. Gainera, Mariaren Lagundiko ikastetxe berriaren obrek aurreikusitako moduan jarraitzen dute, beraz, 2012ko udan amaituko dituzte.
< Bueltatu